… Elkartearen bandera. Hiru zerrenda berde ditu, bi lerro horiz ebakiak, eta lerro gorri batez inguratuta dago, erdian S.S.R.C. letrak dituela.
1904ko abuztuaren 26an sortu zen, eta hainbat atal zituen: hockeya, cricketa, hipika, errugbia, poloa, golfa, atletismoa… Bere foot–ball taldea Espainiako Txapelketan — egungo Kopan — parte hartu zuen lehen talde gipuzkoarra izan zen 1905ean.
Uniformea berdea eta horia du, Realak 2007–08 eta 2008–09 denboraldietan berreskuratuko dituen koloreak. 1905eko maiatzaren 20an, bere jokalariak banatu egin ziren San Sebastián Foot–Ball Club osatzeko.
Bere sorreratik klubak lawn–tennis delakoaren alde egiten du. 1919an Real Club de Tenis de San Sebastián bezala berrantolatu eta birfundatu zen.