Kluben arteko bat-egitea aztertu eta onartu du Club Ciclistaren Batzarrak


Aurreratu genuenaren arabera, atzo bildu zen Club Ciclista de San Sebastiánek azken aldian egindako Batzar Nagusian izendatutako batzordea, Batzorde hartan Club Ciclistaren eta Foot Ball elkartearen fusiora iristeko aurkeztutako oinarriak eta kontrabaseak aztertzeko.

Bildutakoek luze eta zabal eztabaidatu zuten bi idazkiei buruz, eta adoretsu agertu ziren aipatutako sportak eta gure hirian gutxi landuriko beste batzuk sustatzen dituen gizartea eratzeko desiorik onenez.

Asko eztabaidatu ziren proposatutako bat-egitearen oinarriak eta kontrabaseak, eta gaia bi sozietate interesdunen ebazpenaren mende jartzea erabaki zen.

Gai garrantzitsu hau aztertzeko, Club Ciclista batzar orokorrean bilduko da datorren igandean, hilaren 29an.

El Pueblo Vasco. 1908ko azaroak 23.