Ciclista Foot–Ball Clubak Txirrindulari Karabana aurkeztu du Donostiako Inauterietako kabalgatan
Programan ezarritakoaren arabera, «Txirrindulari karabana» [«Caravana Ciclista»] bigarren postuan kokatzen da, estandate–eramaleen ondoren, Apatxeen bandaren aurrean. Bertan bere jokalarietako batzuk parte hartzen dute. Irudian, Mariano Lacort eta Txomin Arrillaga pedalei eragiten, beren «makina apainduen» gainean taldearen siglak («C.F.C.») dituen monograma daramatela. Prentsak, besteak beste, haien «gustu ukaezina» nabarmentzen du.
Txirrindulari karabana. —«Donostiako Ciclista Foot–Ball Clubak» aurkeztutako apaindutako makinen taldea.
Txirrindulari karabana. —«Donostiako Ciclista Foot–Ball Clubak» aurkeztutako apaindutako makinen taldea.
Horien atzetik, txirrindulari karabana zetorren, «Ciclista Foot–Ball Club» elkarteak aurkeztutako talde artistikoa, luxuzko aurkezpen aberatsa zuena, oso txukun zihoana eta desfilea ikusten zuen jendetza handiari izugarri gustatu zitzaiona.
Kabalgataren buruan Txirrindulari Karabana nabarmentzen zen, modu ezberdinez akoplatutako bizikletaz osatutako talde ederra, gustu ukaezinez apaindua.
Irudiak: Gure Gipuzkoa