McGuinness

Liverpool, Erresuma Batua, 1887 — Somme, Frantzia, 1916
——

George McGuinness Liverpooleko Toxteth auzoan jaio zen 1887ko urriaren 6an. Saint Francis Xavier’s Collegen ikasi eta desagertutako Harrowby FC taldean jokatu zuen.

Donostiara iritsi eta Perico Bea San Sebastian FC taldeko atezainaren ingeles irakaslea izan zen. Ciclista FCarekin 1909ko Espainiako Txapelketa —Kopa— jokatu eta irabazi zuen. Txapelketako hiru partidetako bakoitzean bi gol sartuz, finalekoak barne, Madrilgo Españolen aurka.

1910ean Realarekin Pirinio Kopako finala jokatu ondoren, Ingalaterrara itzuli zen. Birkenheadeko Laurence’s Roman Catholic Schoolen irakasle izatera, Lehen Mundu Gerra hasi eta Liverpooleko infanteriako King’s Errejimenduko 30. dibisioan sartu zen arte, bere 18. batailoian.

Sommeko batailan hil zen Montauban-de-Picardie-n eta bere izena Thiepval Memorial delakoan dago beste 70.000 britainiarrekin batera.

Jokatutako partidak